ARKETA

AURKITU KANPINERA ZATOZENEAN EGIN DEZAKEZUN GUZTIA

AURKITU KANPINERA ZATOZENEAN
EGIN DEZAKEZUN GUZTIA

Jarduerak Urdaibain

BADUZU ZER EGIN

Turismo aktiboa, aisia eta jaki onak

Arketa Kanpinean Urdaibain praktikatu ditzakezun aukera zabaleko jardueren informazioa eskaintzen dizugu. Gure gomendio propioak hemen bildu ditugu zure egonaldia hobeto aprobetxatzen jakin dezazun. Kanpinetik larregi urrundu gabe Urdaibairen bihotzaren taupadez zentzumen guztiekin zipriztindu zaitezen: ur-kirolak praktikatu Biosfera Erreserbaren itsasadarreko ur lasaietan, mendi-ibiliak Atxarreko San Pedro mendiaren basoetan barrena, paseo lagungarriak ibai ertzeko oinezkoentzako bide berdetik, Urdaibaiko hondartza handienean ibilalditxoak eta atsedenak edo kanpin alboko Erretegian zein Laida hondartzako hiru tabernetan gastronomia gozoa dastatu.

Urdaibaiko itsasadarretik edo itsasotik txangoak arraunean. Turismo aktiboa kanoa, kayak, piragua, kitesurf, surf eta stand up paddle-ean edo coasteering-a praktikatuz. Gozatu Biosfera Erreserban uraren baretasunaz.

Atxarreko San Pedro mendira igoera kanpinetik bertatik hasita, magaleko basoetatik ibilaldiak Ibarrangeluko Akorda auzo kutunean agertu arte edo Gautegiz Arteagako Kanala auzora osteratxoa bide berdetik.

Laida hondartzara ibilaldia Arketako badiako ontziralekutik eta hareatzan bertan pasealdi ikusgarriak urertzetik, bainu freskagarriak itsasoko olatu edo itsasadarreko kanal baketsuan, eguzki hartzeak eta atsedenak.

Kanpineko Arketa Erretegian oilasko, entsalada eta ogitarteko apartak jantokian bertan dastatzeko edo eramateko; eta Laida hondartzako hiru tabernetan edozeini ahoa ur bihurtzeko gai diren askotariko pintxo eta errazioak.

URDAIBAI BIOSFERA ERRESERBA

Inguruneak eskaini diezazkizukeen abantaila guztiak

Egonaldi gogoangarri bat igarotzeko aukera guztiak zure esku dituzu, inoiz ikusi ez duzun bezala.
Adimena zabaldu eta arnastu, ukitu, sentitu, entzun, dastatu… esnatu zure zentzumenak

Play Video