Atseden eta ongizatea
Arketa Kanpina belarrezko lursailetan bananduta dago. Partzela bakoitzak, gutxi gorabehera, 8 x 6 m-ko batezbesteko zabalera du eta bertan instalatzen dira kanpin dendekin zein edozein ibilgailu motekin ostatu bila guregana hurbiltzen diren pertsonak (6 gehienez partzelako). Bestalde, pertsona multzo handiei, ikastetxe eta elkarteei partzelatu gabeko lursailean egokitzen zaie kanpinak bilduago eta erosoago sentitu daitezen taldeko pertsona guztiak.
Ostalariek argindarra kontratatu nahi badute barrutiko edozein puntutan eskura dezakete 6 ampereko elektrizitate-hartunea. Komunak beharrezko guztiarekin hornituta daude. Dutxek, konketek eta harraskek doako ur beroa dute urte guztian zehar. Harraskak komunen kanpoaldean daude jarriak baina egun moteletako eurietatik babestuak, eta bai komunak zein dutxak mugikortasun murriztuko pertsonentzat egokituak ditu kanpinak.
Ezertaz ardura ez zaitezen
Zerbitzuak
- Komunak, konketak eta dutxak ur beroarekin eta mugikortasun murriztuko pertsonentzat egokituak.
- Harraskak komunen kanpoaldean eta babestuta.
- Ordainpeko garbigailu eta Lehorgailu automatikoa.
- Haurrentzako kulunkak.
- Zakarrontziak.
- Zabor edukiontzi birziklatuak (kanpoan).
- Guardia zerbitzua gauetan harrera itxita dagoenean.
- Mobilak kargatzeko dohaineko aukera.
- Ostalariaren harrera bulegoa.
- Prentsa eta janari-denda Aste Santutik aurrera asteburuetan eta uztaila eta abuztu guztian egunero.
- Arketa Erretegia, barra zerbitzua eta jantokiarekin (kanpoan).
- Piknik-gunea badian, ontziralekura begira (kanpoan).
- 00:00tik 8:00etara isiltasun ordutegia.
- Ez da maskotarik onartzen.
Wifi-a doan kanpin guztian
Zabalik
Egunero- Apirilak 1 - Urriak 15
- Astegunak: bai
- Asteburuak (O, L, I): bai
- Jai egunak: bai
Zabalik
Asteburuak eta jai egunak- Urriak 16 - Martxoak 31
- Astegunak: ez
- Asteburuak (O, L, I): bai
- Jai egunak: bai
Itxita
Egunero- Abenduak 11 - Urtarrilak 12
- Astegunak: bai
- Asteburuak (O, L, I): bai
- Jai egunak: bai
Zer egin behar dut erreserbatzeko?
Erreserbak estekara jo eta bertan adierazitako zerbait ulertzen ez baduzu igorri zalantza Kontaktuko formularioaren bitartez edo deitu egiguzu telefonoz. Gustora erantzungo dizugu!