info@campingarketa.com
946 278 118
672 683 414

Kanpin-dendak, autokarabanak

Atxarreko San Pedrora igoera eta bide berdea

Mendi-ibiliak, paseoak

Txango leunak han-hemen

Atxarreko San Pedron edo itsasadar ertzean

Bada Arketa Kanpinaren hegoaldean egurrezko seinale bertikalez adierazita dagoen Atxarreko San Pedro mendiaren baselizaraino daraman mendi-bidearen sarrera. 3,1 Km-tara dagoen tontorrera daraman ibilbidea zailtasun baxu/ertaineko bidea da, nagusi, gazte zein haurrek arazorik gabe egin dezaketena. Dantzalekuko bidegurutzetik baselizaraino doan 1 Km-ko tartea da maldatsuena eta harritsuena, baina behin tontorrera heldu ostean, 312 m-ko altueratik disfrutatu daitekeen Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren ikuspegi zoragarriaz gozatzeak azken izerdiak merezi izan duela soberan justifikatzen du.

Jaitsiera igoerako bide berberetik egin daiteke edo Ibarrangeluko Akorda auzo kutunetik igaroaz. Bertatik pasatzeko Dantzalekuko bidegurutzetik ezkerreko norabidea hartu behar da eta 1,5 Km maldan behera ibili. Behin Akordara heldu ondoren errepidea jarraituez gero ipar mendebaldeko norabidean Laida hondartzara aise heltzen da, ibilbide zoragarri bat burutuz.

Urdaibaiko itsasadar ertzean paseo leunak egiteko aukera ere eskaintzen du Kanpineko inguruneak. Hegoalderantz Gautegiz Arteagako Kanala auzora errepide hegaletik doan bide berdea jarraituz edo badiako ontziralekua inguratuz Laida hondartzarantz doan espaloia segituz.