ARKETA

URDAIBAIKO ITSASADARRETIK TXANGOAK ARRAUNEAN

URDAIBAIKO ITSASADARRETIK
TXANGOAK ARRAUNEAN

Kanoak eta piraguak

GOZATU URAREN BARETASUNAZ

Turismo aktiboa kanoa, kayak, piragua eta stand up paddle-ean

Urdaibaiko itsasadarrean barrena edo Kantauri itsasoan arraunean txangoak egiteko abagunea eskaintzen du Kanpinaren ingurune pribilegiatuak. Turismo aktiboa zer denaz jabetu, kanoa, kayak, piragua, kitesurf, surf eta stand up paddle-ean arituz edo coasteering-a praktikatuz. Askotariko kirolak esku-eskura, bakarka, taldeka edo gida trebatu baten laguntzaz itsas bidai ahaztezinez dibertitu eta gozatzeko.

Jaitsierek eta zeharkaldiek Biosfera Erreserbaren flora eta fauna bertatik-bertara ezagutzeko aukera paregabea eskaintzeaz gain, kirola sano eginez eta ingurunea errespetuz zainduz, beste modu batean ikusiko ez liratekeen bezala, kostalde honek gordetzen dituen bazter kutunak ezagutzeko aukera ere ematen du.

Argazkiak: Laida KanoakUr Urdaibai.