info@campingarketa.com
946 278 118
672 683 414

Kanpin-dendak, autokarabanak

Laidako erretegia

Oilaskoak, entsaladak, ogitartekoak

Nahi duenak luzaroan bizi, oiloekin ohera eta txoriekin jaiki

Ahogozoa egingo zaizu

Kanpineko sarreraren aldamenean Arketa Erretegia aurkitzen da barra eta jantokiko zerbitzuekin. Bertan oilasko errea, entsalada, okela, arraina plantxan, etxeko postreak eta ogitarteko apartak dastatzeko edo eramateko aukera dago, beharrizanen arabera. Udako egun eguzkitsuetan hondartzan, itsasadarrean edo mendian ibilaldi bat egin ondoren jende andana biltzen da Erretegiko jantokiko itzalpean sabela betetzeko asmoz.

Barrako zerbitzuak badu aurrekaldean mahai mordoz beteriko terraza bat ere, edari freskagarriak, pintxoak, errazioak zein ogitartekoak lasaitasunez dastatzeko konpainia onean.

Guzti honez gain badago aukera ere badiako ontziralekutik paseo eginez Arketa Kanpinetik 600 m-tara aurkitzen den Laida hondartzako hiru tabernetan pintxo, errazio eta menu gustagarriak jateko aukera.

Bazkaririk erreserbatu nahi kanpinera iritsi orduko?

Arketa Erretegia 94 627 61 16