info@campingarketa.com
946 278 118
672 683 414

Kanpin-dendak, autokarabanak

Lursailak, kanpin dendak eta erosotasunak

Kanpina eta ostatua Urdaibain

Atseden eta ongizatea

Instalazioak eta zerbitzuak

Arketa Kanpina belarrezko lursailetan bananduta dago. Partzela bakoitzak, gutxi gorabehera, 8 x 6 m-ko batezbesteko zabalera du eta bertan instalatzen dira kanpin dendekin zein edozein ibilgailu motekin ostatu bila guregana hurbiltzen diren pertsonak (6 gehienez partzelako). Bestalde, pertsona multzo handiei, ikastetxe eta elkarteei partzelatu gabeko lursailean egokitzen die kanpinak bilduago eta erosoago sentitu daitezen taldeko pertsona guztiak.

Ostalariek argindarra kontratatu nahi badute barrutiko edozein puntutan eskura dezakete 6 ampereko elektrizitate-hartunea. Komunak beharrezko guztiarekin hornituta daude. Dutxek, konketek eta harraskek doako ur beroa dute urte guztian zehar. Harraskak komunen kanpoaldean daude jarriak baina egun moteletako eurietatik babestuak, eta bai komunak zein dutxak mugikortasun murriztuko pertsonentzat egokituak ditu kanpinak.

Ezertaz ardura ez zaitezen

Erosotasunak

  • Komunak, konketak eta dutxak ur beroarekin eta mugikortasun murriztuko pertsonentzat egokituak.
  • Harraskak komunen kanpoaldean eta babestuta.
  • Ordainpeko garbigailu automatikoa.
  • Haurrentzako kulunkak.
  • Zakarrontziak.
  • Zabor edukiontzi birziklatuak (kanpoan).
  • Guardia zerbitzua gauetan harrera itxita dagoenean.
  • Ostalariaren harrera bulegoa.
  • Prentsa eta janari-denda Aste Santutik aurrera asteburuetan eta uztaila eta abuztu guztian egunero.
  • Arketa Erretegia, barra zerbitzua eta jantokiarekin (kanpoan).
  • Piknik-gunea badian, ontziralekura begira (kanpoan).
  • Kreditu txartelarekin ordainketak onartuta.
  • 00:00tik 8:00etara isiltasun ordutegia.
  • Urdaibain animaliak asko maite ditugu, baina askatasunean.

Wifi-a doan kanpin guztian
Wifi

2017rako baliagarria

Urteko egutegia

Zabalik

Egunero
  • Apirilak 1 - Irailak 30
  • Astegunak: bai
  • Asteburuak (O, L, I): bai
  • Jai egunak: bai

Zabalik

Asteburuak eta jai egunak
  • Urriak 1 - Martxoak 31
  • Astegunak: ez
  • Asteburuak (O, L, I): bai
  • Jai egunak: bai

Abuztuko azken larunbata Arketa Kanpineko jaia da.

Zer egin behar dut erreserbatzeko?

Erreserbak estekara jo eta bertan adierazitako zerbait ulertzen ez baduzu igorri zalantza Kontaktuko formularioaren bitartez edo deitu egiguzu telefonoz. Gustora erantzungo dizugu!