info@campingarketa.com
946 278 118
672 683 414

Arketa Kanpina

Kanpin-dendak, autokarabanak

Esperimentatu Laidan kanpatzea zer den

Urdaibaiko ingurune liluragarrian

Laidako kanpina Ibarrangelun

Hartu ostatu Biosfera Erreserbaren bihotzean

Atsedenaldiko egun batzuk pasatzeko ostatu atsegin baten bila bazabiltza, Arketa Kanpinak eskaini diezazukeen guztiaz ez zara damutuko. Berebiziko paraje batetan kokatuta, Ibarrangeluko udalerrian, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren bihotzean eta Arketa badian gorderik, Atxarreko San Pedro mendiaren zaintzapean eta Laida hondartzaren ur berberek bustita, Urdaibaiko itsasadarraren bigarren bihurgunean ageri da kanpina, Gernika-Lumotik 15 minutura automobilez eta Bilbotik 45era.

Instalazioak eta erosotasunak

Kanpalekua, gustura jar zaitez

Aspertzea ez da gurea

Askotariko jarduerak Urdaibain

Piraguak eta kanoak

Urdaibaiko itsasadarretik edo itsasotik txangoak arraunean. Turismo aktiboa kanoa, kayak, piragua, kitesurf, surf eta stand up paddle-ekin edo coasteering-a praktikatuz. Gozatu Biosfera Erreserban uraren baretasunaz.

Mendi-ibiliak eta paseoak

Atxarreko San Pedro mendira igoera kanpinetik bertatik hasita, magaleko basoetatik ibilaldiak Ibarrangeluko Akorda auzo kutunean agertu arte edo Gautegiz Arteagako Kanala auzora osteratxoa bide berdetik.

Hondartza

Laidako hondartzara ibilaldia Arketako badiako ontziralekutik eta hareatzan bertan pasealdi ikusgarriak urertzetik, bainu freskagarriak itsasoko olatu edo itsasadarreko kanal baketsuan, eguzki hartzeak eta atsedenak.

Erretegia

Kanpineko Arketa Erretegian oilasko, entsalada eta ogitarteko apartak jantokian bertan dastatzeko edo eramateko; eta Laida hondartzako hiru tabernetan edozeini ahoa ur bihurtzeko gai diren askotariko pintxo eta errazioak.

Urte guztian ez ditugu prezioak aldatzen

Epe luzeko egonaldietarako prezio bereziak eskaintzen ditugu eta beherapenak talde handi, ikastetxe eta elkarteentzat.

Non aurki gaitzakezu

Nola iritsi kanpinera?

Konpromezua

Arketa Kanpinak zin-zinez zerbitzu publikoaren erabilera gomendatzen du Urdaibaiko Biosfera Erreserban.
Bizkaibus

Kokapena

43.395177, -2.679341

Zerbitzu publikoz

Bizkaibus.

  • GERNIKA-LUMO (1800 Geltokia geralekua) IBARRANGELU (2376 Laida Kanpina geralekua).
    A3526 linea: Astelehenetik ostiralera (lanegunetan):
    9:00, 12:00, 14:10, 17:00, 20:10.
  • IBARRANGELU (1861 Ibinaga geralekua) GERNIKA-LUMO (1800 Geltokia geralekua).
    A3526 linea: Astelehenetik ostiralera (lanegunetan):
    9:35, 12:35, 14:45, 17:35, 20:45.
    (2376 Laida Kanpina geralekutik +10 min).

Uztaila eta abuztua egunero ordu erdiro.

* 2017ko martxoan eguneratua.
OHARRA: Arketa Kanpina ez da ordu aldaketen bitartez sortu litezkeen arazoengatik erantzule egiten. Informazio gehiagorako jo www.bizkaia.eus helbidera edo deitu 94 612 55 55 telefonora (Bezeroentzat Arreta Zerbitzua).

Automobilez, motoz, bizikletaz, oinez

  • Gernika-Lumotik: 11,5 Km.
    BI-2238, BI-3234 errepideak jarraituz (16 min).
  • Lekeitiotik (Ereñotik igaroz): 22,6 Km.
    BI-2238, BI-3234 errepideak jarraituz (31 min).
  • Lekeitiotik (Eatik igaroz): 23 Km.
    BI-3238, BI-3234 errepideak jarraituz (34 min).
  • Ibarrangelutik (Eleizalde): 7,7 Km.
    BI-3234 errepidea jarraituz (12 min).

Itsas garraioz

Urdaibaiko itsasadarra ferryz zeharkatzeko garraio eta itsasbide zerbitzuak ere badaude aukeran Arketa Kanpineko harrera-lekuan informazioa eskatuez gero.

Ibarrangelu, ateak zabalik!

Zer egin behar dut erreserbatzeko?

Erreserbak estekara jo eta bertan adierazitako zerbait ulertzen ez baduzu igorri zalantza Kontaktuko formularioaren bitartez edo deitu egiguzu telefonoz. Gustora erantzungo dizugu!